Ni eta nire bakardadea Lyrics


Non nago?

Argi horiak nire inguruan

hezetasun usaina eta huts zakon bat

Huts zakon bat

Non nago?

Argiak joaten dira itzal urdinak ekarriz

Huts zakon bat

Kolore asko, denak beltzez margotuak

Zulo beltz eta zakon batetik irten ezinik

Nire bakardadeak nitaz barre egiten du

Depresio itzalak, sentimen beltza

itzal urdinak nire inguruan

Bakardade abesti isil bat,

azken aukera betirako joan da

Bakarrik ni eta nire bakardadea

zulo beltz eta zakon honetan