Nortasunaren ateak Lyrics


Baso ilunaren barnealdean

euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira.

Herri baten samina adierazten duten

kondairak kantu bihurtuak.

Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira

gudariak bailira, gudariak bait dira.

Behin jaiotzen ikusi zituen ama lurrak,

bere seme alabak.

Mendiaren magalean sutan dirauen elizak

nortasunaren ateak ditu zabaldu,

indarrean dagoen kristautasunak

heriotzera eraman nahi gaitu.

Airean zabaldutako kedarrak

garaipenaren mezua eramango die herri anaiei.