Bizitza eratzen duen iriztuak
zeruaren ispilua apurtu du
Heriotzaren aurrean belaunikatzeko.
Gauzatu da gaua betikotasunean.
Behelainoa eta ezereza
denboraren iluntasunean nahastu dira.
Ipar Haizeraren ezpata hotzak
baso eta ibaiak izoztu ditu
bere eztenkaedaren aintzinean.
Bakardadean pausatzen diren gauak...
Elur malutetan galtzen den zeruaren negar aiena...
Isiltasunaren hots hutsa...
Ilargi betearen begiradak
behelainozko itsaso marduletan islatzen du
mendi tontorren itzalaren samindura.
Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko.
Itzalen munduko gidari,
iluntasunaren jabea.
Bere itzalaren babesean,
egunsentiaren ametsa gauzatu bitatean
Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.