Iraganeko errautsak Lyrics


Atzo zerura begira geunden, biziatzearen zentzua eguzkian,

Ilargian eta gaueko izarretan aurkitzen genuelarik.

Atzo leize-zuloetan bizi ginen, izpirituen erreinu ezkutua

Iluntasunaren sakoneran aurkitzen genuelarik.

Atzo sutondoan biltzen ginen, suaren miresmenean eta errautsetan,

Arbasoen arima gure egiten genuelarik.

Atzo kondairak ahoz aho kontat5ze zizkiguten,

gure hizkuntzaren arima mendeetan zehar gal ez zedin.

Atzo natura gurtzen genuen, bizitza, heriotza eta haratagoa

Osotasunean ulertzen genuelarik.

Atzo norbanakoak leinua osatzen zuen,

Nagusien hitza jakituriaren iturri

Gaur garena izatera iritsi garen arte.