Izarren keinuei begira apal dago gaua, Beleak eta putreak gudalekuaren miresle Ekaitzaren osteko barealdian pausatu da zerua. Gudaz-guda, banan-banan bildutako arerioen hilzoria izan da nire ogia Barnean izan dut beti odolaren nahia. Gudaren erdian sentitu naiz aske, etsaiaren odol gose, Lepazurrak hautsiz naiz ase. Bukatu da guda niretzat, Zaurien ziztadek garaitu naute behingoan, bukatu da ezpataren mintzoa. Bukatu da guda niretzat, iritsi da gau beltza. Lurrak hartuko nau orain bere baitan. Ilargiaren argitan gorri dakusat lurra, Azken fereka ezpata odoleztatuan, banoa… Gaurkoa azken guda dantza, Lurperatuko da nekean, lurperatu borroka.