Orreaga Lyrics


Udako gau batez duela mila urte

Luzaideko basoan gertatu omen zen.

Bertan Baskoiek, kondairek diote,

Karlomagnoren tropa gainditu zuten.

Gurdi ta zaldien hotsak mendi lepo aldean

Burdinezko armada bat sumatzen da bidean.

Laino gorriak zeruan, badoa eguzkia

Heldu gogotsu harriak ta ahaztu errukia!

ORREAGA, ORREAGA!

ARBASOEN SEGADA

GEZIAK GERTU, ARIMAK SUTSU

TALDE TXIKIAK HAUNDIENA MENPEAN HARTU

Harrizko ekaitza hasi da basoan

Pagoen artetik dator erasoa

Oihu latz ugari, odolezko iturri

Gau ilunean kolpeka bortizki