Lur eta zeru artean Lautada amaigabean Haizeren magalean Korrika ziztu bizian. Pausoz pauso mantu txurian mamu beltzak. Finko daude begi gorriak itzaletan. Adi anai-arrebak Entzun ohiartzuna! Ilargi amandreak argitu digu patua! Beldurraren kiratsa segi sasi artean. Taupadak borborka, arnasa bizia Hasi da ehiza!!!! Izerdia sutan, izotza bihotzan Zorroztu letaginak! Otsoak ulu! Entzuten dituzu! Otsoak ulu! Segika dituzu! Haragian iltzaturiko marlfilezko ezpatak Agurtu heriotza! Otsoak ulu! Gainean dituzu! Otsoak ulu! Barruan dituzu! Sabeletik lepora ireki zerura Hildako eta biziko besarkatzen dira Ongi etorri lagun, guztiak bat gara Lupuan irribarrak bidaiaren hasiera! Pausoz pauso mantu txurian arrasto gorria. Aske izango naiz Zuekin izango naiz Lurrarekin izango naiz…