Euskal txupifesta Lyrics


Hona hemen abesti benetan polita

espero dut zuen gustukoa izatea

bai, orain bai, euskaldunak gara

Gu ez gara trikitilariak

ezta ere txalapartariak

baina hemen ordaintzen ditugu zergak

Subentzioak asko maite ditugu

ta berdi zaigu PNV ala Bildu

ez dugu nahi apartheid kulturala

nork ote erabakitzen ditu hemen eusko labelak?

Rollito ska, punk-reggae ala rock radikala

baina hori ez da gure estiloa

txapela ez da euskaldun egiten zaituna

Zein txokoan egosten da jai batzordea

Batzokian ala Herriko Tabernan

zure herriko jaixetan jo nahi dugu

Subentzioak asko maite ditugu

ta berdi zaigu PNV ala Bildu

Aberri Egunean jotzea nahi genuke

ta Hamaika telebistan noizbait agertu ere

Subentzioak asko maite ditugu

ta berdi zaigu PNV ala Bildu

Lehendakariaren lehengusua izan nahi nuke

abesti honekin ETA garela esango du PP-k