Uso txiriaren indarkeria Lyrics

by Ekon

Nork esaten du eskua altsata,

akorralaturik ez dela aurkitu,

inpotentzia, beldurra, ikara

ez dituela sentitu gertu inoiz?

Manifestaldi pakezale batean

pakegileak agertzen dira,

bandera txuria esku batean

eta behatzaz gatiluan,

ez ditut ulertzen kontraesan hauek,

pakea nahi badute, zergatik kolpatu

nire burua indarrez?

Pakea indarrez

nork deitzen gaitu giza zaborra

politikaren sakuan sartuz,

uso txuria ta arrano beltza

elkarrekin ikusiko al ditugu inoiz?

Gazte izatearren atxilotzen gaituzte

gure espresabideak debekatzen,

jipoitu ondoren gure onerako dela

barrez esaten dute.

Uso txuriaren indarkeria

hortxe datoz, gerrikoan errepresioa dakarte

eta beren buruei arro deitzen die pakegile,

nik argi ta garbi deitzen diet pakehiltzaile,

zuen pakeak indarkeriaren babesa behar badu,

pikutara pakea, beldurrik ez dago.