Imajinatu zazu momentuu labur batez ilunean lotua egotea zer den; oroitzapenak irentsiz, ixiltasuna nagusi herrimina barnean eta ezin erakutsi. Amarik ez da exeriko, seme bakar bat kartzelan badago, herbestean, bakarrean. Borroka ez daitezen, irainez eta torturaz dabiltza zigortzen. Zirikatzen, itzulerari itxoiten eta azken finean ulertu zer diran euli txiki batzuk armiarma sarean. Hortzak estuturik, samina aurpegian bakardadean, isolaturik. Eta gure esku dago askatasun bidea borroka mantentzea, ez galtzea, itxaropenaren borreo guztiak jarraitu zigortzen. Ta orain munduak badaki, hemen gaude ez gera mugituko, zuk ez duzu etsiko lagun guztiak euskal herriratu arte