Izakiek sortutako usteltzea
Praketan kabitu ezinik
Gizonen indarra ezabaezina bihurtuta
Sortutako giro kutsatu berriari ohituta
Goseteak, izurriteak eta uholdeak
Hiesa, eritasunak eta sifilisa
Minbizia, herdoila, haratustela
Gizonak, emakumeak, umeak
Erreken negarra harkaitzak darama
Bai larruzko hezurrak banan bana
Begiek biziaren indarra higatuta
Euriak bizitza darama
Kobazuloen oroimenena galdu zen
Bizidunen su bustiak itotzen
Lurrean zuhaitzen behatzak
Ametsen esanahi ulergaitzak
Landa bat da gizakiekin
Gizakiak bat dira lurrarekin
Gainbeheraren hasiera
Egunsentiaren bidea
Asto izan eta mando bizi
Etorkizuna begian eduki
Ohitu ezinari bide emanda
Honezkero, su eta salda
Gure onenak emanak dira
Lurrak larrutik ordainduko gaitu
Izurritearen enbor bereko ezpalak gara
Bukatuko da abestien tralarararalara
Gu jainko bera gera
Lur biziaren ura
Arimaren indarrean
Eskuen adimena