Hitzalen mundua Lyrics


Zabaldu begiak ta konturatu

hitzalen munduak zure barnea mindu dezakela

kolorerik ez duen zulo bat da.

Bertan murgildu ezkero amai gabeko amets gaiztoak

(murgilduz gero)

Momentu hontan daukazu aukera

aurrera edo atzera zabal itzazu ateak ta pentsatu

barnean dauzkazun pilatutako ikara surrealistak

betirako desegingo dira.

Hau ez da amets gaizto bat

errealitate bera baizik

Galdurik nago depresio baten barruan...

galdurik nago nora ezean itzalen mundu hontan

irtenbide bat aurkitu nahian.

Horma biren artean

suntsitu ideia surrealistak

suntsitu lehengo pentsamenduak

suntsitu barneko beldurrak

suntsitu amets gaiztoak

Zure buruaren jabea izan behar zarela

argi ta garbi izan behar duzu.

Hitzalen mundua uztea

bertatik ihes egitea oso zaila da ordea,

ikararen soinuak zure alboan dantzatzen du

daukazun izpirituan gorderik,

ikus ezinezko gorpuak izango balira bezala, hormen atzean izkuturik.

Iluntasuna nagusi den tokian,

oztopoz beteriko lurralde batean

tximistaz osaturiko gau sutsu baten erdian,

ikus ezinezko gorpu beldurgarrien begiradak

zure pentsamenduak zatitzen (dituzte)

suntsitu ideia surrealistak

suntsitu lehengo pentsamenduak

suntsitu barneko beldurrak

suntsitu amets gaiztoak.